viernes, 16 de mayo de 2008

Araztegirako bisitaldiak.

Aurtengo bisitaldiak hasiak dira. Hementxe ateratako argazkiak kokatuko ditugu.

Basatxuko araztegia. 2008ko maiatza. 4DE taldeak (ZIentifikoak)






Basatxuko araztegia. DBH4 (Teknologoak)

miércoles, 14 de mayo de 2008

FISIKA 3. GLOBALA

  • Gogoan izan iruzkinak (zalantzak, ariketak...) idatz ditzakezuela bihar arte.

  • Hurrengo linkean eskatutako ariketak izango dituzue. Halaber, global honekiko erlazionaturiko material osagarriak eskura dituzue:


3. globalerako material osagarria.


domingo, 11 de mayo de 2008

Erloju atomikoak


Erloju atomikoak nola funtzionatzen du?

Erloju atomikoetan penduluaren ordez uhin-sorgailua dutela esan daiteke. Uhinak gailurrak eta sakonuneak ditu eta periodoa uhinaren gailur bat puntu batetik igaro eta hurrengoa heldu bitarteko denbora da. Periodoak, beraz, denbora-unitatea adieraz dezake, baina periodo erregular eta egonkorra duen uhina behar da.

Horretarako normalean zesio-atomoa hartzen da. Uhin-luzera jakin batez kitzikatzen denean (9,192 631 770 GHz-eko maiztasunari dagokionaz, hain zuzen), energi maila aldatu egiten zaio. Kitzikatutako atomo-proportzioa zenbat eta handiagoa izan, uhin-luzera horretara (eta ondorioz periodo idealera edo denboraren miniunitatera) hainbat eta gehiago hurbilduko gara. Horregatik uhin-sorgailua ahalik eta kitzikatutako zesio-atomo gehienak lortzeko moduan erregulatzen da. Horrela erlojuak 10-15 s inguruko doitasuna izaten du.

Erlojuaren 1. zonan zesioa egoten da; normalean solidoa den metala. Lehenbizi gas bihurtzen da. Hasieran atomoak oinarrizko energi maila berean ipintzen dira eta gero laser izpien laguntzaz hoztu egiten dira mikrokelvin batzuetaraino (zero absolututik oso gertu izan arte). Atomoak hoztuta, beren abiadura moteldu egiten da eta lehengo 100 m/s-ko abiaduratik cm/s batzuetako abiadurara jaisten dira.

Ondoren, 2. zonan, zesio-atomoak kuartzozko sorgailu batek igorritako mikrouhinetara bidaltzen dira eta batzuk kitzikatu egiten dira.

Atomoak erori egiten dira eta 3. zonan detektagailu batetik igarotzen dira. Kitzikatutako zenbat atomo detektatu den ikusita, sorgailuaren periodoa erregulatu egiten da igortzen dituen uhinek ahalik eta atomo gehien kitzika ditzaten. Orduan uhinaren periodoa neurtu eta bider 9 192 631 770 eginda erlojuaren segundoa ematen du.

jueves, 8 de mayo de 2008

Araztegietarako bisitaldiak

Hilabete honetan gure sailak DBHko 3 , 4, eta Dibertsifikaziorako antolaturiko bisitaldiak egingo ditugu. Bisitaldien egutegia ondoko hau izango da:
  • Maiatzak 13: DBH4, Fisika eta Kimika (Zientifikoak). Elisa Gallego. Basatxuko uren araztegia (Barakaldon).11:00etan.
  • Maiatzak 16: DBH3E. Natur Zientziak. Yolanda Oleaga. Galindoko hondakin uren araztegia. 8:30 etan.
  • Maiatzak 20: DBH3D. Natur Zientziak. Mª José Vargas. Galindoko hondakin uren araztegia. 11:30 etan.
  • Maiatzak 21: DBH3C. Natur Zientziak. Yolanda Oleaga. Galindoko hondakin uren araztegia. 8:30 etan.
  • Maiatzak 21: Dibertsifikazioa. Natur arloa. Elisa Gallego. Galindoko hondakin uren araztegia. 11:30 etan.
  • Maiatzak 23: DBH4. Fisika eta Kimika ( Teknologoak). Olga Estrada. Basatxuko uren araztegia (Barakaldon).9:00etan.